parallax background

Informazioa


FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Alde batetik, ikastaro hau mendebaldeko Musika Klasikoaren historiaren sarrera bat da. Barrokoan hasiko gara eta saio bakoitzean garai eta estilo bat landuko dugu, mendeen errepasoa eginez gaur egunera iritsi arte. Kurtso honen asmoa ikasleei Musika Klasikoaren aldi, estilo eta konpositore desberdinak bereizten eta kokatzen jakiteko ezagutza eta tresnak ematea da.

Bestalde, emakume musikagilearen papera landuko dugu mende hauetan zehar emakumezko erreferente berriak sortzeko intentzioarekin. Nola egingo dugu? Denok ezagutzen ditugu Wolfgang Amadeus Mozart, Ludwing van Beethoven, Frédéric Chopin… Baina ez al zeuden emakumerik garai hartan? Noski bazirela musikagileak, interpreteak, pedagogoak… haien artean, Maria Anna Mozart, Fanny Mendelssohn, Clara Schumann, aintzatestea merezi dutenak, eta hori da, besteak beste, ikastaro honen helburu garrantzitsuenetako bat.

HELBURUAK

- Musika Klasikoarekiko interesa piztea.

- Estilo eta konpositore desberdinak denboran zehar kokatzen jakitea.

- Emakumezko erreferente berriak sortzea.

HARTZAILEAK

Ikastaro hau Musika Klasikoa beste ikuspegi batetik ezagutu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago, ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako ezagutzarik izatea, ezta musika-tresnarik jotzen jakitea ere.

METODOLOGIA

Ikastaroa 15 ordukoa izango da. Alde batetik, 6 saio online egongo dira eta bakoitzak 120 minutu iraungo ditu. Beste aldetik, beste 3 ordu bete beharko dira bidalitako etxekolanekin.

Azalpenak emateko aurkezpenak eta ikus-entzunezko euskarriak erabiliko dira.

Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu.

EGUTEGIA

Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).

Datak: Ostegunetan. Azaroak 3-10-17-24. Abenduak 1-15.

Ordutegia: 18:00-20:00.

ESKAKIZUN TEKNIKOAK

Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

PREZIOA

Ikastaro hau doakoa da.

MATRIKULA IREKIA

Beharrezkoa da "Izen-ematea" atalean dagoen formularioa betetzea.

HIZKUNTZA

Euskara.

DATAK

Hasiera data:

2022ko azaroak 3.

Bukaera data:

2022ko abenduak 15.

Orduak: 15.

______________

Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.


Kolaboratzailea

Asmoz-Logo