parallax background

Musika klasikoaren historia, emakume eta gizonezko konpositoreen bidez

Antolatzaileak:
3 logos UNED Centros Asociados
Babeslea:
Eusko Jaurlaritza logotipoa

Egitaraua - 15 ordu

1. Barrokoa.

Ikastaroari hasiera emateko, XVII. mendeko musika ezagutuko dugu; sonata, kontzertua eta opera bezalako forma musikalak ikusiko ditugu.


2. Klasizismoa.

Klasizismoan Barrokoaren oso bestelako musika aurkituko dugu, askoz ere arinagoa, sinpleagoa eta orekatuagoa.


3. Erromantizismoa.

Garai honetan egindako musikan emozioek protagonismoa hartzen dute eta konpositorearen irudia aldatzen hasten da.

4. Inpresionismoa.

Pinturan bezala, kolore berriak agertzen dira eta formak lausotu egiten dira. Era berean, instrumentu bakoitzaren tinbreak protagonismoa hartzen du.


5. XX. mendea.

Industrializazioa eta gerrak direla eta, musikagileek sonoritate berriak bilatzen dituzte. Nola islatuko dituzte aldaketa sozial hauek haien sorkuntzetan?


6. Gaur egun.

Gaur egun “Musika Klasiko Garaikidea” deitzen denaren barruan hainbat estilo entzungo ditugu. Ondoren, aurreko saioetan zehar landutako estiloekin zer lotura dituzten ikusiko dugu.

Haizea Huegun Durán

Musikagilea eta pianista. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Musika Konposizioko espezialitatean graduatua.

Bere proiektuen artean Aitor Etxebarria Konpositorearen "Gernika 85" Obra Sinfoniko koralaren orkestazioa azpimarra dezakegu (2022). Musika Bulegoko "Soinua Iratzarri” proiektuan Konpositore Aktibo gisa parte hartu izana (2022), edo “Bruno Maderna” Musikagileen Nazioarteko Lehiaketan (Ukrania) Finalista izatea "Walks in the forest" lanarekin (2021). Azkenik, konposatu dituen bi soinu-bandak aipatu ditzazkegu: "Zauriak" (2019) eta "Sua-Irabazi arte" (2019), Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatua.

Gaur egun, musika konposizioarekin eta ikerketarekin lotutako hainbat proiektuetan lan egiten du, eta Piano eta Konposizio eskolak ematen ditu AHAIRE MUSIKA AKADEMIAn (Donostia), 2020an sortu zuen estudioan.


Kolaboratzailea

Asmoz-Logo